Aurtengo antolaketa honelakoa izango da: |
2011ko San Sebastian bezperako helduen danborrada desberdina izango da. Zalantzarik gabe, halabeharrez aldaketak izango ditu. Baina erabakitzeko eta ikusteko dago nola aldatuko den.
2011.urteko San Sebastian bezperako helduen danborradan bost talde berrik irtengo dute: Loiola Bide Zahar elkartea, Loiolatxo elkartea, Zulo Zabal elkartea, Ollagorra eta gastadoreek aterako dute danbor-jotzaileen taldea.
Beraz, guztira 26 danbor edo upel talde eta gastadoreak izango dira danborradan; denera 27 talde.
Herriko plazan denentzat tokirik ez dela izango esan nahi horrek, edota denak sartzekotan, danborrada ikustera joaten den jendearentzat lekua murriztu beharko dutela; eta parrokiaren aurrean, zer esanik ez: lehen talde batzuk pilotaleku, Elizkale eta Perez Arregi plaza aldera jarri behar izaten zuten, parrokia atarian ez direlako sartzen.